Irati Muxika ez da Audientzia Nazionaleko epaiketara aurkeztu

Jon Berezibar 2013ko urr. 14a, 17:49

Gaur emango diote hasiera Madrilgo Auzitegi Nazionalean Segiko kide izatea egozten zaien 40 gazteren aurkako epaiketari. 2009an atxilotu zituzten eta sei urteko kartzela zigor eskaria dago euretako bakoitzarentzat. Aramaion bizi den Irati Muxika amezketarra da auzipetuetako bat eta ez da aurkeztu epaiketara. Asteburuan hari babesa erakusteko ekintzak egin dituzte Arrasaten eta Aramaion. Gaur eguerdian babesa erakusteko elkarretaratzea egin dute Arbolapenan eta 20:00etan asanblea egongo da Arrano elkartean egoera aztertzeko.

ASTEON (erreportajea): Auzitegi nazionala zain

Eguenean beste makroepaiketa bat hasiko da auzitegi berean: 35/02 auziko epaiketa -Herriko tabernen auzia. 2002an abiarazi zuen auzia Baltasar Garzon epaileak eta Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuneko ordezkari izandako 36 pertsona epaituko dituzte ETAko arduradun, kide edo kolaboratzaile izatea egotzita. Bixente Enekotegi eskoriatzarra da auzipetuetako bat; eta bailarako zenbait elkarte eta tabernen etorkizuna ere epai horren araberakoa izango da. Arrasateko Irati taberna, Arrano elkartea eta beste hiru lokal; Bergarako Arrano taberna, Artatse elkartea eta beste lokal bat; eta Oñatiko Arrano taberna eta elkartea zein beste lokal bat auzi honetan sartuta daude. Herriko tabernen auziaren epaiketa luzea izango dela aurreikusten dute Arrasaten.

Bizi duten egoera eta gerta daitekeena salatzeko, Irati Libre egunak egin dituzte asteburuan, egubakoitzean Arrasaten eta zapatuan Aramaion. Herritarren babesa eta konpromisoa eskertu dituzte, batean zein bestean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak