Andoni Azkargorta Aloña Mendiko entrenatzailea penaz geratu da, bigarren zati oso ona egin eta aukera bat baino gehiago gelditu dizkielako Ostadarreko atezainak. Partidua amaitzeko sei minutu falta zirela berdindu du norgehiagoka etxeko taldeak eta horrek pena areagotzen duela adierazi du Azkargortak.
Antzuolak ere berdindu
Antzuolak etxean jokatu du bigarren astez jarraian. Oraingoan Aurrera taldea izan du aurkari eta partidua 1-1eko emaitzarekin bukatu da.