Odol ateratzeak egingo dituzte Debagoieneko hiru herritan

Sergio Cano 2013ko urr. 14a, 17:06

Arabako Odol Emaileen Elkarteak odol ateratzeak egingo ditu Arrasaten, Eskoriatzan eta Aretxabaletan.

2013an 60. urteurrena betetzen duen elkarte honek bi unitate ibiltari erabiliko ditu odol ateratzeak aurrera eramateko.

Bi hilabete iraungo du kanpainak. Aretxabaletan urrian izango dira odol ateratzeak. Eskoriatzan azaroan; Arrasaten, berriz, urrian eta azaroan.

Hona hemen odol ematearen egutegia:

Urrian

Arrasaten:

  • Martitzenean, 1ean, Arrasateko anbulatorioan: 16:30- 20:00
  • Eguenean, 3an, Arrasateko anbulatorioan: 16:30- 20:00
  • Martitzenean, 8an, Arrasateko anbulatorioan: 16:30- 20:00
  • Eguaztenean, 9a, Arrasateko anbulatorioan: 16:30- 20:00
  • Eguenean, 16an, Arrasateko anbulatorioan: 16:30- 20:00
  • Egubakoitzean, 18an, Seber Altube plazan: 9:30- 13:30

Aretxabaletan:

  • Astelehenean, 14an, Aretxabaletako osasun etxean: 16:30- 20:00
  • Eguenean, 24an, Aretxabaletako osasun etxean: 16:30- 20:00
  • Astelehenean, 28an, Aretxabaletako osasun etxean: 16:30- 20:00

Azaroan

Arrasaten:

  • Astelehenean, 11n, Laboral Kutxan: 9:30-13:30
  • Astelehenean, 18an, Laboral Kutxan: 9:30-13:30
  • Egubakoitzean, 29an, Fagorren: 9:30-13:30

Eskoriatzan:

  • Eguenean 14an, plazan (autobusa): 16:30-20:30
  • Astelehenean 18an, plazan (autobusa): 16:30-20:30

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak