Baditugu Udako Argazki Lehiaketako saridunak

Jon Berezibar 2013ko urriaren 11

Xabier Atxa arrasatearrak Bilbon ateratako argazkia da aurtengo lehiketako irabazlea. "Oporretako erretratu gordina" moduan azaltzen du egileak irudia. Harena da sari moduan banatutako Nikon D3100 kamera ederra. Saridun gehiago eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak blogean aurkituko dituzue. Aurten 150 lagun baino gehiagok hartu dute parte eta 500 argazkitik gora jaso ditugu.

Aurtengo edizioan 150 lagun baino gehiagok hartu dute parte. Guztira, baina, 500 argazki baino gehiago jaso ditugu. Gustura egindako lana izan da, baina ez duzue batere erraztasunik eman; asko dira-eta saria merezi dutenak. Batzuk freskoak direlako, besteak barrea eragiten dutelako; teknika aldetik zainduta daudenak jaso ditugu, eta baita erretratua ateratzean ederto zebiltzala erakusten dutenak ere. Argazki horiek guztiek dute gurean lekua, horrenbestez, datorren urtean ere animatu!

Goiena pozik

Iazko erantzun zabalari eutsiz, bederatzigarren edizio honek erakutsi du debagoiendarren artean lehiaketa finkatu dela. Alde horretatik, oso pozik dago Goiena, parte-hartzea handia izan delako.


Urriaren 18ko egubakoitzeko Goiena paperean izango duzue irabazleak ezagutzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak