Iazko epe berean baino % 4 gehiago batu da zergatan

Leire Kortabarria 2013ko urr. 12a, 02:00

Irailera arte, iazko epe berean baino % 4 gehiago batu du Foru Ogasunak zergatan. Foru Aldundiaren esanetan, "datu horrek erakusten du Aldundiak egindako aurreikuspenak bete egingo dituela Gipuzkoak".

Izan ere, urte bukaerarako % 4,4 gehiago batzea espero du.

Gorako joera hori zerga garrantzitsu gehienetan gertatu dela esan du Foru Aldundiak. Horrela, zuzeneko zergatan iaz baino % 1,4 batu du, eta zeharkakoetan, % 8,3 gehiago.

Aldundiak kudeatzen dituen zergatan igoera handiak izan dira: BEZ zergaren bidez, % 13,4 gehiago bildu du; Ondare Zergaren bidez, % 26,3 gehiago; eta Sozietateen Zergaren bidez, % 8,6 gehiago. "Oso datu positiboak" dira, Aldundiaren esanetan.

Aurrekontuetan ezarritako helburuak "lortzetik hurbil" dagoela baloratu dute foru arduradunek. "Gipuzkoako Foru Aldundia baikor azaltzen da, araudian egindako aldaketen ondorioz aurreikuspenak betetzeko moduan dago eta", esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak