320 bat lagunek egingo dute arineketan Arrasatetik Oñatira

Mireia Bikuña 2013ko urr. 11a, 13:30

Patinatzaileen lasterketa 17:00etan abiatuko da Biteritik, eta korrikalariak bost minutu beranduago irtengo dira Portaloitik. Guztiek egingo dituzten 11.600 metro.

Aurtengo berrikuntza nagusiena da ibilbideko zati batzuk bidegorritik egingo dituztela.  "Ikusi dugu bidegorria tarte batzuetan oso ondo dagoela, bai korrika egiteko eta baita patinetan ibiltzeko ere, eta segurtasun kontuak medio, bidegorria erabiltzeko aukera polita zela pentsatu genuen" esan zuten aurkezpenean. 

Gainera, Foru Aldundiko teknikoek bidegorria garbitu dute asteon. "Patinatzaileendako ahalik eta egokien egoteko, garbitzeko eskaera egin genuen Aldundian eta onartu egin dute", esan digute antolatzaileek.

Hainbat sari

Sariei dagokienez, lehen hiru gizonezko eta emakumezko azkarrenak saritzeaz gain, lehenengo arrasatearrak eta oñatiarrak ere saria eroango dute; baita lehen neska eta mutil patinatzaileek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak