Fagorren hozkailu ekoizpena Poloniara eroango dute

Leire Kortabarria 2013ko urr. 9a, 15:13

Haier multinazionalarekin egin duten joint venturearen barne, Fagor Etxetresnen hozkailu lerroa Poloniara lekualdatuko da, enpresak Goienari baieztatu dioenez. Datorren urterako dago hori aurreikusita.

Hozkailuen ekoizpena Arrasatetik kentzearekin bat, langileak birkokatu egingo ditu Fagorrek. Batzuk Poloniara joango direla eta aurre-erretiroak ere egingo direla esan dute Fagor Etxetresnek. Oraingoz ez dago kopururik erabakita, izan ere, prozesu hori oraindik prestatzen dabiltza.

Aldaketa horiek krisi aurretik hasi zen prozesu baten kokatu ditu Fagorrek.

Egosketa eta garbiketa lerroak Arrasaten geratuko dira; horrez gain, beroketa lerroa Bergaran, termoak Basaurin eta lapikoak Eskoriatzan, Fagor Etxetresnetako ordezkariek esan dutenez.

Haierrekin adostutako neurria

Haierrekiko joint venturea irail hasieran jakinarazi zuten bi enpresek. Helburua da sektoreko erreferente bihurtzea. Joint venture horretan Haierrek % 51ko partaidetza du eta Fagor Etxetresnek % 49koa, eta akordioan Poloniako Wroclaw hirian hozkailuak ekoizteko planta berria eraikitzea, ustiatzea eta garatzea aurreikusten zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak