Irungoa ez zen nolanahiko hitzordua, Euskadiko Liga Txapelkera egon zelako jokoan. AKE Squash taldetik lau ordezkari izan ziren, aipatutako Harriet Arenazarekin batera Silveiro Alvarez, Igor Ansoategi, eta Borja Gartzia. Lau jokalari horien artean Arenaza eta Ansoategi sailkatu ziren koadro nagusira, eta Arenazak jokatutako bi partiduak ondo irabazita final-laurdenetarako txartela eskuratu zuen. Beste pauso bat ere eman zuen, final-erdietaraino, eta hor kanporatu zuten, baina partidu ederra eginda.