Garitano: "Eskualdeen bitartez bultzatu nahi dugu Gipuzkoako ekonomia"

Leire Kortabarria 2013ko urr. 8a, 17:43

Gipuzkoako Foru Aldundia Ficoba Fundazioaren patronatuko partaide izango da hemendik aurrera. Martin Garitanok esan duenez, "eskualdeen bitartez bultzatu" nahi du Aldundiak Gipuzkoako ekonomia.

Ficobaren patronatuan sartzeko erabakiaren berri gaur, erakustazokaren 10. urteurrenean jakinarazi dute arduradunek, Irunen.

Martin Garitano diputatu nagusiak esan du aspaldiko eskaerari erantzuna eman zaiola gaur, foru gobernuaren eskualdeekiko apustuaren bidetik: "Eskualdeen bitartez bultzatu nahi dugu lurraldeko ekonomia. Eta apustu hori egiten dugu uste dugulako eskualdeetatik ezarri behar direla etorkizuneko politikak; hau da, lurralde garapena bultzatuko duten estrategia horiek. Lurralde garapen partekatua eta elkarlanean egina.  Azpimarratu nahi nuke eskualdeek osatzen dutela bizkarrezurra". Izan ere, Garitanoren esanetan, "horiek babesten eta indartzen dute produkzio eredua, eta gero eta lehiakorrago bihurtzen dute". Pentsaera horrekin bat eginez, eskualdeak ahalduntzea izango da hurrengo urteetan helburu nagusietako bat Foru Aldundiarendako.

Ficobako Patronatuak erakustazokaren jarduerak kudeatzen ditu, eta, Foru Erakundeaz gain, Irungo eta Donostiako Udalek, Gipuzkoako eta Baionako Merkataritza Ganberak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eta Bidasoako Erakustazokak parte hartzen dute, baita Eusko Jaurlaritzak ere, 2010ean Ficobaren kudeaketa-erakundean sartu zenez geroztik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak