Espaloiak gertu du abendura arteko programazioa

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urr. 7a, 12:54

Yllana taldearen Far West antzezlana, Ruper Ordorika, Anthony Blake eta Gabrielen lekua ikuskizuna nabarmentzen dira.

Elgetako Espaloia kafe antzokian ekin diote denboraldi berriari. Musika, antzerkia, magia eta bertsoak izango dituzte urteko azken hiruhilekoan.

Urriaren 19an kontzertua egingo dute Smooth Beans eta Kaleko Urdangak taldeek. Hileko azken barikuan, berriz, Yllana taldeak Far West ikuskizuna egingo du.

Azaroa Eibarko Medianoche eta Voces y Cuerdas taldeek kontzertu bana egingo dute; azaroaren 2an, eta 9an hurrenez hurren. Eta Anthony Blake mago ospetsuak ikuskizun berria ekarriko du azaroko hirugarren asteburuan. Más allá de la imaginación du izena haren ikuskizun berriak. Bi emanaldi egingo ditu Elgetan; azaroaren 16an, 22:30ean, eta azaroaren 17an, 19:00etan.

Abenduan, berriz, Gabrielen lekua ikuskizuna egingo dute Andoni Egañak, Rafa Ruedak, Oier Guillanek eta Alain Urrutiak. Abenduaren 13an izango da, 22:30ean.

Urteari amaiera emateko, abenduaren 21ean Despertar los sentidos taldeko neska-mutilek Abre los ojos dantza ikuskizuna eskainiko dute, eta abenduaren 29an Ruper Ordorika abeslari oñatiarrak Azukre koxkorrak azken diskoa aurkeztuko du Elgetan. Aurretik, Igor Arzuagak egingo du emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak