Nere Arregi arrasatearra azkarrena Zakila Biran

Xabier Urtzelai 2013ko urr. 6a, 13:23

Zumaian egiten duten Zakila Bira lasterketan arrasatear bat gailendu zen atzo, Nere Arregi. Hasieratik hartu zuen emakumeen lasterketako burua eta hiru minututik gorako aldearekin helmugaratu zen, Ana Maria Gonzalez (Orereta) eta Eva Esnaolaren (Hernani) aurretik. Hala, datozen asteotan bailaran korrituko diren Arrasate-Oñati edo Gaueko Tafyd Krosa moduko lasterketarako Arregi izango da erreferente garbietako bat. Gizonezkoetan Astigarragako Xabier Miguel Olasagasti izan zen onena. Baleike.com atarian egin dute kronika zabala, eta lasterketaren laburpena irudietan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak