Aipatzekoa izan zen Arizmendik eta Mondrako kadete neskek, eguazteneko derbian erakutsitako kiroltasuna. Epaileak txartel bakarra ere ez zuen atera eta jokaldi bakoitzean kiroltasun eredu garbiak ikusi ziren. Ez zen protestarik izan, ez garrasi ez biraorik, ikusle, entrenatzaile eta jokalarien artean. Horretan behintzat bi taldeek partiduan berdinduta bukatu zuten. Hori bai, jokoan Arizmendirendako izan zen garaipena, eta taldearen barruan Olaia Garro eta Eider Altube izan ziren gehien nabarmendu ziren jokalariak.