Ekain Zubizarreta: "Kanpoan jendea gure alde mobilizatzen zegoela jakiteak asko lagundu digu"

Ubane Madera 2013ko urr. 3a, 18:32

Kalean geratu berri, pozik agertu da Ekain Zubizarreta. Bizi izandakoa esperientzia gogorra izan dela adierazi dio arrasatearrak Goienari eta, behin aske geratuta, zer egingo duen jakin ez arren, esan du ziurrenik Arrasatera etorriko dela lehenik, senideak agurtzera, eta gero Andoainera joango dela.

Zela zaude?

Pozik. Ondo nago.

Zela bizi izan dituzu egun hauek?

Nahiko gogorra izan da. Atxilotu gintuzten Andoainen, handik eraman gintuzten, pentsatzen dut Intxaurrondora, eta gero handik Madrilera. Madrilen egon gara hiru egunetan ziega batean, argia piztuta egun guztian eta jota aspertuta.

Halako egoera batean ezjakintasuna izango da gauza gogorrenetarikoa, ezta? Ez jakitea zergatik, zer gertatu den…

Hasieran ez nuen ezer ulertzen. Gero ikusi nuen jende gehiago bazegoela. Madrilera joan nintzen beste batekin. Eta orduan hasi nintzen kokatzen zer ari zen gertatzen. Gero, burua jartzen duzu beti txarrenean, eta horretan egon naiz jakin arte ateratzen nintzela.

Epailearen aurrean deklaratu duzu?

Bai, esan dut ez dudala zerikusirik egozten didaten horrekin.

Kontua da orain kalean zaudela.Nora zoaz gaur?

Ez daukat ideiarik ere. Pentsatzen dut Arrasatera joango naizela senideak agurtzera, eta gero Andoainera.

Hor egon zareten bitartean jakin izan duzue zerbait kanpoko mobilizazioei buruz?

Gauza batzuk iritsi zaizkigu abokatuarekin egon garenean, mobilizazioak egon direla, eta desberdinen arteko indar bilketa egon dela… hori jakiteak asko lagundu digu. 

Ze mezu nahiko zenuke helarazi?

Eskertzea pilo bat mobilizatu den jendeari. Jakin dugula jendea kanpoan zegoela eta horrek asko lagundu digula eta herriak aurrera egin behar duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak