Ate irekiak bihar Kuku Mikuren egoitzan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urriaren 3a

Kuku Miku elkarteak ate irekien eguna antolatu du biharko, egubakoitza. Gura duten guztiek elkarteak Durana kaleko 30. zenbakian duen egoitza bisitatu ahal izango dute, 17:30etik 19:30ak arte. Azaldu dutenez, bazkidetza kanpainaren barruan antolatu dute.

Irailaren 16an ipini zuten martxan aurtengo bazkidetza kanpaina Kuku Mikukoek. Oraindik ere zabalik dago izen-ematea eta urriaren 7a, astelehena, izango da horretarako azken eguna. Interesa duten guztiek  kukumikuelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak