Euskadi Irratiaren izenean Odile Kruzeta EiTBko irratietako zuzendari-koordinatzaileak eta TOKIKOM-eko Mikel Irizar presidenteak sinatu dute lankidetza hitzarmena. Irizarrek azaldu duenez, "interes komunaren alde lankidetzan aritzeko borondatea" dute bi aldeek, "aldian aldiko formula egokienak bilatuz".
Lehen emaitza moduan, azaldu bezala, herrietako informazioa landuko da astean behin TOKIKOMeko hedabideetako kazetariekin. Mahai-inguru hori, TOKIKOM-eko irrati eta agerkari digitaletan ere zabalduko da.