Herri gehienetan handitu da langabezia. Herririk herri, hauek dira Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuak (hurrenez hurren, langabe kopurua, abuztuko datuarekiko aldea, langabezia tasa eta aldea):
• Antzuola: 113 (-4), % 10,36 (-0,36)
• Aretxabaleta: 339 (+22), % 10,03 (+0,65)
• Arrasate: 1.552 (+80), % 14,98 (+0,77)
• Bergara: 909 (+25), % 12,96 (+0,35)
• Elgeta: 47 (+4), % 8,67 (+0,74)
• Eskoriatza: 224 (+4), % 11 (+0,20)
• Leintz Gatzaga: 11 (-2), % 8,15 (-1,48)
• Oñati: 512 (+21), % 9,76 (+0,40)
Urteko datu txarrena otsailean izan zen: % 12,98 izan zen langabezia tasa, eta 3.868 langabe zeuden Debagoienean. Irailekoa urteko seigarren datu txarrena da.
Iraila, historikoki txarra
Oraingoan, ohiko joerak erakusten ditu iraileko langabeziak Debagoienean. Izan ere, irailean, ia beti abuztuan baino langabe gehiago erregistratzen dira. Espainiako erregistroak 1996an hasi ziren eta bakarrik 2005, 2006 eta 2007an txikitu zen langabezia irailean.
Aurten, Hego Euskal Herrian eta Espainian, 25.572 langabe gehiago erregistratu dira irailean, eta 4.72.355 langabe daude, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren datuen arabera. Iaz baino hiru aldiz gutxiago handitu da langabezia: 2012an, 79.645 langabe gehiagorekin bukatu zen iraila.