Lan hitzarmena aldarrikatu du LABek

Jagoba Domingo 2013ko urr. 2a, 21:36

Gaur goizean, Arrasateko Kulturaten, eskualdeko delegatuen batzarra egin du LAB sindikatuak. Bertan, negoziazio kolektiboa eta enpleguaren alde borrokan jarraitzeko hainbat plan jorratu dituzte.

Batzarrean ordea, bestelako gaiak jorratu dituzte. Besteak beste, hemendik eta urte amaierara bitartean, Espainiako lan erreforma gure enpresetan ezar ez dadin, hainbat ekintza egingo dituzte, eta estrategia hori azaldu dute bertan.

Helburu garbi bat dute LAB sindikatuko kideek; Herrialdeko lan hitzarmen bat lortu eta berau blindatzea; hau da,  langileen eskubideak bermatuko dituen lan hitzarmena lortzea. Horretarako, enpresa eta lantegi guztietan borroka piztea dute helburu, adierazi dutenez enpresa txikietatik hasi beharreko borroka delako, gero borroka bera herrialde mailara zabaltzeko.

Herrirako atxilotuekin bat egin dute

Hori ez da dena izan baina, Herrirako atxilotuei ere elkartasuna adierazi nahi izan diete, eta aurreratu dute egubakoitzerako eskualdeko enpresa eta herri bakoitzeko udaletxe aurrean, eguerdiko 12:00etan kontzentrazioak egingo dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak