'Berria'-n Emili Martin Herrira-ko Ipar Euskal Herriko bozeramailearen hitzak ekarri dituzte azalera: "Bake prozesuaren aitzinamenduaren aurkako pausoa dela argi gelditu da". Argazkian Jon Garai ageri da, bi guardia zibilek besotik hartuta eraman zuteneko unean.
'Gara'-n ia azal monografikoa egin dute gaiaren harira. Titularrean: "Guardia zibil armatuek Herrira hartu dute eta 18 lagun atxilotu". Irudian ageri da atzo Bilboko egoitzaren aurrean batutako jendea.
'El Diario Vasco'-ko azalean, argazkirik gabe: "Barne Ministerioak ETAko presoak estutu ditu Herrira 18 buruzagi atxilotuta".
'El Correo'-n, argazkiarekin: "Gobernuak ETAko presoak estutu ditu Herrira-ri burua moztuta".
'Noticias de Gipuzkoa'-n, argazkirik gabe: "Barne Ministerioak 'dena ETA da' tesia berpiztu du Herrira deseginda".
'Diario de Navarra'-n argazkirik gabe: "Barne Ministerioak Herrira desegin du, 'ETAren tentakulua' izateagatik".
'Diario de Noticias'-eko azalean Iruñako Navarreria kalea ageri da, polizia alde batean eta herritarrak beste aldean. Titularra: "Barne Ministerioak Herrira-ren gainean jarri du lupa".
'Deia'-ko azalean, argazkirik gabe: "Raxoik ezker abertzalea zigortu du Herriraren kontrako operazioa eta 18 atxiloturekin".
Espainiakoetan oihartzun txikia
Euskal Herriko egunkarietan ez bezala, oihartzun txikia izan du Espainiako egunkarien azaletan. Albistea azalera hauek ekarri dute:
'El Mundo'-ko azalean argitaratu dute: "ETAko presoen omenaldiak finantzatzen zituen trama desegin dute". Azalean argazkirik gabe.
'La Razón'-en papereko edizioaren azalean dator albistea, argazkirik gabe: "Irmoki ETAren kontra: Presoei atzemandako dokumentu bati esker Herrira desegitea lortu da".