Aurrekontu proposamenean irakur daitekeenez, "pentsio kontributiboek 112.102,61 milioi euroko kreditua dute 2014rako, 2013an baino % 5,4 gehiago". Erreforman, pentsioak kalkulatzeko aldagai berriak aurreikusten dira, besteak beste zenbat pentsiodun gehiago eta gutxiago dagoen eta Gizarte Segurantzak ze diru-sarrera eta ze gastu izan dituen.
Pentsio ez-kontributiboak ere kontuan hartzen badira, denetara 127.483,8 milioi euro gastatuko ditu Gizarte Segurantzak datorren urtean, aurten baino % 4,9 gehiago.
Bestalde, 119.702 milioiko diru-sarrera aurreikusten da, aurten baino % 4,8 gutxiago.