Tokiko garapen ekonomikoaz jardungo dute Donostian, EKAI Centerrek eta Asmoz Fundazioak antolatuta

Leire Kortabarria 2013ko ira. 30a, 12:53

Arrasateko EKAI Centerrek eta Asmoz Fundazioak Tokiko Garapen Ekonomikoa eta praktika onak jardunaldia antolatu dute Donostian urriaren 4an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzarekin. EKAI Centerreko eta nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute.

Jardunaldia doakoa da eta Kutxa Arrasate Aretoan izango da (Arrasate kalea 12), datorren egubakoitzean, 09:00etatik 14:00etara.

Jardunaldiaren helburua da tokiko garapen ekonomikoa gaiaren inguruko eztabaida sustatzea bertako eta nazioarteko adituen eskutik. Jardunaldian ondoko gai hauek landuko dira: tokiko garapen ekonomikoaren erronkak Euskal Herrian, mundu mailako arazoak, udal mailako irtenbideak, tokiko garapen ekonomikoaren eragileak, tokiko berrikuntza eta garapen sareak, finantzaketa tokiko garapen ekonomikoaren eragile gisa eta abar.

Hauexek dira jardunaldian parte hartuko duten hizlariak: Eñaut Apaolaza (EKAI Center), Richard Elelman (CTM Fundazioa), Inmaculada Periañez (Agencia Andaluza del Conocimiento), Robert Ravelli (Contemporary Solutions), Iwona Sagan (Gdansk unibertsitatea, Polonia) eta Adrián Zelaia (EKAI Center).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak