Euskara elkarteen indarra goraipatzeko bat egin zuten ehunka euskaltzalek atzo Soraluzen TopaEgunean

Jon Berezibar 2013ko ira. 29a, 13:28

Ehunka euskaltzalek indarra erakutsi zuten atzo TopaEgunean Soraluzen. Deba ibarreko euskara elkarteek eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, festa egunean euskara elkarteen balioa ospatzea izan zen nahia, mugimendu sozial moduan, duten eragina erakusteko. Jolasak, musika, bertsoak... eta Jon Sarasuak liburua aurkeztu zuen: Hiztunpolisa. Egun osoko festan, arratsaldeko ekitaldian Deba ibaian bertan, petaloetan euskara elkarteen balioak erakusten zituen lorea osatu zuten ur-azalean elkarteetako ordezkariek: euskalduntasuna, auzolana, plazera eta plaza. Egunak utzitako irudia horixe izan zen. Debagoieneko euskara elkarteen eta Goienako ordezkaritza zabala ere izan zen Soraluzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak