Astelehenean, irailaren 23an, Shaanxi Qinchuan Machine Tool Group Co., Ltd. enpresako Fagor Automationen bezeroak eta Txinako Gobernuaren ordezkaritza ofizial bat izan ziren Eskoriatzako lantegien. Bisitariek Fagor Automationen CNC eta DRO azpiegiturak bisitatu zituzten.
Bisita gerenteak, zuzendariek eta bi negozioetako buruek zuzendu zuten. Iñaki Bañuelosen, DRO/Kaptazioko Zuzendari Komertzialaren hitzetan, "bisita oso interesgarria izan da ikuspuntu guztietatik. Izan ere, Txinan makina-erremintaren gertuko ordezkaritza ofizialekin daukagun harreman bikaina mantendu dugu eta aldi berean, herrialde horretako makina-erremintako fabrikatzaile garrantzitsuenekin harremanak estutzen ditugu".
Martitzenean, irailak 24, Fagor Automationeko Arrasateko lantegia bisitatu zuen Changzhou KEMT CNC Technology Co., Ltd. fabrikatzaile txinatarrarak.
Iñaki Antoñazas Asiako Eremuko teknikarien arduradunak balorazio positiboa egin du: "KEMT kalitate eta doitasun handiko makinen fabrikatzailea da. Bere makinen gama zulaketa makinetatik hasi (tapping) eta 5 ardatzetako makinak egitera iristen da, mekanizatu zentro bertikal eta horizontalak ere eskainiz. Fabrikatzaileek interes handia erakutsi dute Fagor Automationek euren makinendako eskaini ditzakeen soluzioetan".