'Lobezno'-ren autografoa lortzeko aukera, gaur

Leire Kortabarria 2013ko ira. 27a, 18:38

Helena Bonham Carter aktore britaniarra ez da azkenean Zinemaldian izango. Baina Hugh Jackman hemen da, eta gaur gauean jasoko du Donostia saria. 14:35ean, Kursaaleko terrazan photocalla izango du, eta 18:30ean, leku berean, alfonbra gorrian ibiliko da Donostia sariko galara sartzeko.

Gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua, Jackman protagonista den Prisoners filma emango dute. Aktore australiarrak alaba desagertu zaion aita baten rola egiten du.

Jackmanen erakarpenaz gain, baina, aipatzea merezi duen berri gehiago izan da Zinemaldian. Hala, bart gauean aurre-estreinatu zuen TVEk Vicente Ferrer izeneko filma, telebistarako egin duena. Vicente Ferrer kooperante jesuitaren bizitzan eta Indian egin zuen lanean oinarrituta dago. Imanol Ariasek egiten du Ferrerrena, eta Aida Folch, Carles Canut, Jose Maria Pou, Alba Flores eta Sunny Singh eta Brady Jaskaran aktore indiarrak dira antzezleak. Film hori Victoria Eugenian eman zuten, atzo bakarrik, 20:30ean. Zuzendaria Agusti Crespi da; besteak beste, Cuéntame cómo pasó telesaileko zuzendaria da 2002a ezkero.

Eta Helena Bonham Carter Donostian izango ez den arren, bera agertzen den filmaren munduko estreinaldia Donostian izango da, bihar, zapatua. The Young and Prodigious T.S. Spivet da filmaren izenburua, eta Zinemaldian izango dira filmeko zuzendari Jean-Pierre Jeunet eta protagonista Kyle Catlett.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak