EAEko turismoak galdutako pisua berreskuratu du

Leire Kortabarria 2013ko ira. 26a, 18:26

Estatuko erkidegoen artean, turismoak duen pisuaren arabera, 5. tokia berreskuratu du EAEk, atzerriko turismoari esker: hori jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzak Eustateik, Euskadiko Behatoki Turistikoak (Basquetour) eta Espainiako Estatistika Erakundeak (INE) emandako datuak aztertu ondoren egin du bere balorazioa. Gipuzkoak lortu du udako emaitzarik onena turismoan. Atzerritar turismoa, bestalde, iaz baino 2 puntu handiagoa izan da aurten. Oro har, abuztua "oso ona" izan da Euskadi osoan: sarrerak 2012an baino % 2,5 gehiago izan dira, eta emandako gauak, % 0,9 gehiago.

Barnealdean, 13 puntu gehiago

Eskualdeka, Gipuzkoako Barnealdeak 43.044 sarrera izan ditu, iaz baino 13,1 puntu gehiago, eta 96.555 gau ostatu edo hoteletan emanda, iaz baino 12,3 puntu gehiago (EAEn gehien hazi den bigarren eskualdea da bai sarreretan, bai gauetan). Betetze-maila ez da hain ona izan: eskainitako ostatu-lekuen % 48,6 bete dira, iaz baino 0,9 puntu gutxiago.

Landa-turismoari dagokionez, Gipuzkoako Barnealde eskualdeak 9.915 sarrera izan zituen, iaz baino 7,5 puntu gehiago; aldiz, emandako gauak 32.755 izan ziren, iazko kanpainan baino 4,1 puntu gutxiago, eta betetze-maila % 48 izan zen, iaz baino 3,5 puntu gutxiago.

Turisten jatorriari dagokionez, oraindik ere Espainiakoak dira gehiengoa (turisten % 55,4), baina iaz baino zertxobait gutxiago: 0,9 puntu gutxiago, hain zuzen ere. Atzerriko turisten kopurua, aldiz, 2,2 puntu igo zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak