Elektraindarra % 3,1 garestituko da

Leire Kortabarria 2013ko ira. 25a, 11:52

Urriaren 1etik aurrera, elektraindarra % 3,1 gehiago ordainduko dugu, gutxienez urte bukaerara arte. Atzo, martitzena, egin zuten energiaren salneurriaren subasta, eta horixe izan zen emaitza.

Hori izango da elektraindarraren laugarren garestitzea aurten. Gobernuak legez erregulatzen duen tarifaren zatiak izoztuta jarraitzen du, baina beste zatia subastan erabakitzen da, eta martitzeneko jardunaldian % 7,6 handitu zen; beraz, kontsumitzaileak ordaindu beharrekoa % 3,1 handiagoa izango da.

Elektraindarraren tarifa hiru hilean behin finkatzen da. Cesur subasta egiten da, eta hor finkatzen da tarifaren truke saltzen den energiaren salneurria. Gobernuak peajeak izeneko zatia kontrolatzen du, eta Jose Manuel Soriak, Industria, Energia eta Turismo ministroak, behin eta berriz esan du zati hori ez dela igoko, baina tarifaren beste zatia merkatuen eta hornitzaileen esku dago guztiz. Gainera, Gobernuak peaje horiek garestitu zituen abuztuan, % 8, hain zuzen, eta horrek ere fakturan beste garestitze bat ekarri zuen.

Gobernuaren esanetan, 2012ko urtarrila ezkero, elektraindarraren tarifa % 8 garestitu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak