CDR Lizarralde taldeko ziklista koadrila enduroan dabil buru-belarri, eta ondo, gainera. Frantziako Pirinioetan egindako proban txukun jardun zuten asteburuan. Aramaioko Julen Axpek 53. postuan amaitu zuen lasterketa, baina junior mailan bigarren geratu zen, podiumera igota –tramu kromometratuetan 01:04:34 denbora egin zuen, eta irabazlearengandik 14:47ra geratu zen. Beñat Burgi aramaioarra 93. postuan sailkatu zen (01:13:34), irabazlearengandik 23:13ra eta junior mailan hirugarren izan zen, eta hura ere podiumera igo zen.
Markel Uriarte aretxabaltarra hamargarren izan zen senior mailan (55:33) lehenarengandik 5:46ra. Baina, VTT Kopa barruan lasterketa bakarra geratzen denean Uriarte sailkapen orokorreko hirugarren postuan dago, eta hura ere podiumera igo zen.