50 gailur Copreciren 50 urteak ospatzeko

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 24a, 13:22

Coprecik 50 urte bete dituela-eta ekimen berezi batekin ospatu zuten bertako langile batzuek iragan asteburuan. Hain zuzen ere egun bakar batean 50 gailur egitea bururatu zitzaien. Pentsatu eta egin. Hala, egubakoitz arratsaldean udaletxe zaharreko aldaba jo ondoren abiatu ziren beraien helburua betetzera.

Besteen artean, Murgain, Jarindo, Isuskitza, Aizkorri, Orkatzategi eta Kurtzebarri igo zituzten. Tulankideri esan bezala, "88 kilometro, Debagoieneko 50 tontor, sei mila metro baino gehiagoko desnibela eta ordu askoko astindua".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak