UDAk irabazteko lan egin arren, berdinketarekin konformatu behar

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko ira. 23a, 11:31

Nekeza. Horrelakoxea izan da UDAk Aloñaren kontra Ibarran jokatutako derbia. UDAkoek dominatu zuten partidua baina lehenengo gola Aloñakoek egin zuten. Bigarren zatian etorri zen UDAk sartutako berdinketaren gola.

Aretxabaletarrak hasi ziren dominatzen; jokoan beraiek aritu ziren finen eta golak sartzeko aukera gehien ere beraiek izan zituzten. Hala ere, partiduko lehenengo gola Aloñako Gaizka Zelaiak sartu zuen 27. minutuan. Txantxikuek izan zuten lehenengo aukera hori ondo aprobetxatu zuten, beraz. Atsedenera markagailua 0-1 jartzen zuela joan ziren.

Bigarren zatian, joko aldaketa

UDAkoak galtzen zihoazela ikusita, jokatzeko sistema aldatu zuten; hiru defentsarekin jokatzen hasi ziren. Aloñakoak, berriz, konfiantza gehiagoz eta lasaitasun puntu batekin hasi zuten bigarren zatia, baina UDAkoen joko aldaketarekin oñatiarren ateraino iristea lortzen zuten. Bigarren zatiko 22. minutuan etorri zen berdinketaren gola; UDAko Beñat Etxabek lortu zuen baloia Aloñakoen atean sartzea. Partiduak aurrera egin ahala, Aretxabaletakoek golak egiteko aukera gehiago zituzten baina berdinketarekin konformatu behar izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak