Antzuolako lan-istripua sakon ikertzeko eskatu dute sindikatuek

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko ira. 19a, 22:22

Atzo, eguaztena, gertatu zen Deskargako autobideko lanetako istripua salatzeko, elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian: Antzuolako San Blas ermita ondoan egin dute elkarretaratze bat, euskal gehiengo sindikalak deituta; eta bestea, Bergarako plazan, CCOOk deituta. Sindikatuek exijitu dute istripuaren ikerketa sakona egitea eta erantzukizunak lehenbailehen hartzea.

Elkarretaratzeetan salatu nahi izan dute "baldintza eskasen eta prekarietatearen ondorioz" hildako langilearen heriotza.

ELAtik adierazi dute arazoak lanak adjudikatzen diren momentutik hasten direla. Izan ere, azaldu dute lan horiek 63 milioi eurotan izendatu zituztela eta azkenean 40 milioi eurotan adjudikatu zirela. Alde hori langileek ordaintzen dutela salatu dute, izan ere, gaineratu dute langileen lan baldintzak eta egoera alde batera uzten direla.

LABetik, bestalde, exijitu dute istripu horren ikerketa sakon bat egitea eta erantzukizunak hartzea lehenbailehen. Exijitu dute baita ere lan harremanen marko propio bat egitea, prebentzio eredua helburu izango duena, eta gaineratu dute langilego guztiak ahalegina egin beharko lukeela lan baldintza duin batzuen alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak