Derbia domekan, Aretxabaletak Aloña hartuko du

Xabier Urtzelai 2013ko ira. 20a, 12:00

Ez dugu asko itxaron behar izan, ligako bigarren jardunaldian iritsiko da-eta denboraldiko lehenengo derbia, Aretxabaletaren eta Aloña Mendiren artekoa. Oraindik motorrak berotzen dabiltzan honetan domekan (16:30, Ibarra) gauza asko daude jokoan.

Etxetik kanpora puntu bat batzea ez da uzta txarra, betiere ondoren etxean irabazi egiten bada. Hala, UDAko entrenatzaile Albistegi Ibarrako zaleen aurrean gauzak ondo egiteko gogoz izango da, eta aurreratu moduan, Touringen zelaian batutako puntua garaipen batekin borobiltzeko asmoaz. Aloñak, bestalde, nahiz eta oso itxura polita erakutsi galdu egin zuen joan den astean, baina iaz egin zuten moduan –oñatiarrek irabazi egin zutelako Ibarrako derbia–, ligako oilarretako bati mokoka egiteko gauza direla erakutsi nahiko dute.

Antzuolak Lagun Onaken kontra 

Kategoriako nobedadea da Antzuola, baina joan den astean Anaitasunaren zelaian puntu bat urratzeko gauza izan ziren. Eta printzipioz, Juanina Garairen mutilek kanpoan baino etxean izan behar dute indartsu. Hala, bihartik hasita, (zapatua 17:00) hasi beharko dira antzuolarrak Estala futbol  zelaia gotorleku bilakatzen

Bergara hirugarren dago

Bergara da liga ondoen hasi duen ordezkari debagoiendarra. Arrateren mutilek 2-1 irabazi zioten joan den astean Vasconiari, eta garaipen horri esker mahoneroek hirugarren postuan hasi dute liga. Domekan, ostera, ordu ezohikoan jokatuko dute, Berioren zelaian 12:00etan izango da-eta partidua. Bestalde, erregional preferentean Mondrak liga hasiko du domekan etxean, Mojategiren kontra (16:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak