Bailarako bi enpresa daude Hannoverko EMO azokan

Leire Kortabarria 2013ko ira. 18a, 16:31

Hannoverko makina-erremintako EMO azokako 52 enpresetatik 32 gipuzkoarrak dira, eta AFM–Makina-erreminta Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko enpresen % 61 ere Gipuzkoakoak dira. Hilaren 16tik 21era bitartean Hannoverren dauden enpresen artean, Debagoieneko bi daude: Fagor Automation eta Danobat Group-eko Soraluce.

Gipuzkoako enpresek gutxi gorabehera 4.000 metro karratu stand hartuko dute Hannoverko EMO ferian. Aurreko edizioan (2011), 138.651 bisitari profesional joan ziren EMO Hannover feriara, eta 41 herrialdeko 2.037 erakusketarik aurkeztu zituzten produktuak eta prestazioak.

Gipuzkoak sektorean, eta zehazki EMO azokan duen pisua ikusita, Hannoverrera doaz ere Foru Aldundiko bi ordezkari: Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko foru diputatua, Jon Peli Uriguen, eta Berrikuntzako zuzendaria, Oscar Usetxi.

Hauxe esan du Jon Peli Uriguenek: “Gure 32 enpresa munduko metalurgia-feriarik handienean egoteak garbi erakusten du zer-nolako indarra daukan Gipuzkoak sektore horretan, non bezeroek eskatzen duten, ez bakarrik gaitasun teknologiko handia eta beren beharretara egokitzekoa, baita ere konfiantza sortzeko moduko sendotasun handia".

Debagoieneko enpresei dagokienez, Fagor Automation 25. aretoan dago, C44 delako erakusketa-postuarekin; eta Soraluce, 13. aretoan, B36 delako erakusketa-postuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak