Kamioilaria hil da lan-istripuan Deskargako autobideko lanetan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko ira. 18a, 22:01

08:15ean gertatu da istripua Deskargako mendateko 18. kilometroan, Antzuola aldera, autobidea egiteko lanetarako egokitutako pista batean, Altzeta baserrira bidean. Bertako lanetan zebilen kamioi bat pistatik atera da apur bat eta istripua izan du horren ondorioz, 10 metroko altueratik jausita. Ertzaintzatik azaldu digutenez, gidaria harrapatuta geratu da eta suhiltzaileak ere bertaratu dira laguntzera, baina J.I.A.R. 33 urteko gidaria lekuan bertan hil da. Gorpua altxa dute eta 12:00etan iritsi da hileta-autoa. Pista batean, errepidetik kanpo izan da istripua, eta ez dio, beraz, zirkulazioari eragin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak