Irailaren 25eko antzezlanari dagokionez, honako hauxe da antzezlanaren xedea: "Ion Tichy pilotu intergalaktiko berezi xamarrak zurrunbilo grabitazional bat zeharkatu du bere bidaia luze eta bakarti hoietako batean. Horrek errealitatea bikoiztu du, iragana eta etorkizuna orainarekin korapilatuz. Horren ondorioz istilu harri-barregarri batzuk sortuko dira zenbait egunetako Tichy-ren “NI” askoren artean".