Eraikuntzarekin lotutako ikasketeta zikloa, Arizmendin

Ubane Madera 2013ko ira. 17a, 10:36

Arizmendi Ikastolak Eraikuntza proiektuak izena duen Goi Mailako Heziketa-zikloa eskainiko du aurtengo ikasturtean; bertarako izen-emate epea zabalik dago, irailaren 30era arte.

Arizmendi Ikastolak emandako informazioaren arabera, bi urteko ziklo horretan, azken urteotan, berebiziko garrantzia hartu du eraikinen eraginkortasun energetikoen azterketak.

Hori horrela, ziklo hori burutzen duena mota horietako azterketak egiteko gai izango da eta, bestalde, teknikoaren laguntzaile lana egiteko konpetentziak izango ditu. Izen-ematea Ferixalekuko idazkaritzan egin daiteke. Informazio gehiago: eraikuntza@arizmendi.ikastola.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak