Gaur estreinatuko da Reala Txapeldunen Ligan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko ira. 17a, 10:46

Atzo –astelehena– Athleticek San Mames berria estreinatu eta gero, Realaren eguna da gaur –martitzena–: Ukrainiako Shakhtar Donetsk taldea hartuko du Anoetan, 20:45ean, Txapeldunen Ligari hasiera emanez horrela. Hamar urte pasa dira Realak Txapeldunen Liga jokatu zuen azken alditik. "Ingurua aldatu egiten da eta glamour handiagoa du honek", aitortu du Mikel Gonzalez jokalari arrasatearrak.

Ilusioz eta gogoz daude jokalari zuri-urdinak Txapeldunen Ligari hasiera emateko. Zentzu horretan, ingurua aldatu egiten dela eta glamour handiagoa duela honek aitortu du Mikel Gonzalez jokalari arrasatearrak. "Lasai gaude, gehienontzat horrelako partidu bat jokatuko dugun lehen aldia izango bada ere. Gogo handia eta ilusioa daukagu. Denoi gustatzen zaigu partida garrantzitsuak jokatzea", adierazi du.

Itxaropentsu ageri da Jagoba Arrasate entrenatzailea ere, parean duten erronkari begira: "Talde ona da Shakhtar, ausarta, baina erakutsi dugu gurea emanez gero irabazteko gai garela". 

Arrasatek Carlos Martinezen baja izango du partidu honetarako, baina min hartuta zeuden jokalari gehienak errekuperatu ditu; Agirretxe eta Jose Angel deialdian sartu izana da horren erakusgarri.

Shakhtar Donetsk

Shakhtar Donetsk Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara iritsi zen iragan denboraldian. Ukrainako Ligako txapelduna izan zen, baina aurten kaskar dabil Ligan. Iragan denboraldiko taldea izatetik urrun dago egun, ordea, jokalari garrantzitsuak beste talde batzuetara joan zaizkio Ukrainako txapeldunari.

Realaren partiduak

  • Irailak 17, martitzena: Real Sociedad-Shakhtar Donetsk.
  • Urriak 2, eguaztena: Bayer Leverkusen-Real Sociedad.
  • Urriak 23, eguaztena: Manchester United-Real Sociedad.
  • Azaroak 5, martitzena: Real Sociedad-Manchester United.
  • Azaroak 27, eguaztena: Shakthar Donetsk-Real Sociedad.
  • Abenduak 10, martitzena: Real Sociedad-Bayer Leverkusen.

Txapeldunen Ligako lehen ligaxka

Gaur, martitzena, (20:45):

A multzoa

  • M. United-Bayer Leverkusen
  • Reala-Shakhtar Donetsk

B multzoa

  • Galatasaray-Real Madril
  • Kopenhage-Juventus

C multzoa

  • Benfica-Anderlecht
  • Olympiakos-PSG

D multzoa

  • Bayern Munich-CSKA Mosku
  • V. Plzen-Manchester City

Bihar, eguaztena (20:45):

E multzoa

  • Schalke 04-Steaua Bucarest
  • Chelsea-Basilea

F multzoa

  • O. Marseilla-Arsenal
  • Napoli-Borussia Dortmund

G multzoa

  • Austria Viena-Porto
  • At. Madril-Zenit

H multzoa

  • Milan-Celtic Glasgow
  • Bartzelona-Ajax

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak