Muxika hirukoteak etxera ekarri du Ondarretako lehen postua

Imanol Gallego 2013ko ira. 15a, 22:01

Aita-seme bergararrak izan dira lehenak gaurko proban. Bigarren helmugaratu den taldean Antxintxika taldeko Zigor Alberdik hartu du parte.

Donostiako Ondarretako hondartzan ospatutako triatloi txapelketak debagoiendar kutsua izan du, maila olinpikoan bizkorrena Bergarako Muxika hirukotea izan da-eta. Aita-semeak gogotik saiatu dira eta hasierako unetik frogako aurreneko postuetan egon dira. Semeetako batek Ondarretatik Santa Klara irlara joan etorria igerian egin ondoren, aitari eman dio lekukoa. Honek, Usurbil eta Lasartetik 20 Km-ko bi bira egin ditu bizikletan. Bukatzeko, beste semeak Alderdi Ederreko lorategietarainoko joan-etorria korrika birritan egin eta gero, igo dira podiumeko maila gorenera. 2. iritsi den taldean, Atxintxika taldeko Zigor Alberdi aritu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak