Urtero bezala, Euskal Herriko hainbat mendizale elkartu dira gaur Besaiden, Oroimen Eguna ospatzeko. 1995a ezkero ospatzen den eguna da, eta aurten Aramaioko Orixol Mendi Elkarteak antolatu du eguna. Bertan, mendian istripuz hildako euskal mendizaleak agurtu dituzte; eta horretarako, meza eta omenaldia egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.