Bergarak irabazi, eta UDAk eta Antzuolak berdindu

Mireia Bikuña 2013ko irailaren 15a

Ohorezko Erregional mailako lehen jardunaldian mahoneroek 2-1 menderatu zuten Vasconia, Agorrosinen; Aretxabaletak bina berdindu zuen Touringen zelaian; eta antzuolarrek puntu bat lortu zuten Anaitasunaren kontra. Aloñak gaur (domeka) jokatuko du Real Unionen kontra, 16:30ean, Azkoagainen.

Bergara-Vasconia

Aitor Arrietaren taldean ondo sufritu zuen Vasconia menderatzeko. Partidua hasi eta segituen aurreratu zen markagailuan. Vasconiak berdindu egin zuen 23. minutuan. BIgarren zatiko bigarren minutuan, jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren mahoneroak. Partidua zail jarri zitzaien, baina minutu bat geroago, gola sartu zuten kontraeraso bat baliatuz. Hori horrela, lana gogotik egin behar izan zuten markagailuko abantaila mantetzeko. Lortu zuten eta denboraldiko lehen hiru puntuak jaso zituzten.

Anaitasuna-Antzuola

Juanina Garairen taldea ezutekoa ematetik oso gertu egon zen. Hirugarren mailatik jaitsi berri den Anaitasuna mendean izan zuen minutu askoan. Markagailuan aurreratu ziren antzuolarrak lehen zatian. Berdinketa penalti jaurtiketa batean jaso zuten. Dena den, pozik bukatu zuten norgehigoka. Aste bukaeran, Lagun Onaken bisita jasoko dute Estalan.

Touring-Aretxabaleta

"Pozik eta gustura" bukatu zuen Alberto Albistegik partidua. UDAk bina berdindu zuen. 0-1 aurreratu ziren markagailuan, baina etxekoek buelta eman eta 2-1 ipini ziren aurretik. Aretxabaletarrek ez zuten amore eman eta segituen berdindu zuten. Entrenatzailearen ustez, UDAk "askoz gehiago merezi izan zuen". Aste bukaeran, Aloñaren kontra jokatuko du Ibarran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak