Kulturate lepo bete da Fagorreko ekarpenek kaltetutakoekin

Mireia Bikuña 2013ko ira. 12a, 20:42

Areto nagusia txiki geratu da gaur –eguena– arratsaldean egindako lehen batzarrean. Mahai gainean hainbat puntu izan dituzte. 7-8 bat pertsonek osatuko duten batzorde bat sortzeko erabakia hartu dute, besteak beste; aurrerantzean, batzorde hori izango da erretore kontseiluarekin hartu-emana izango duena. Aurrerantzean jarraitu beharreko pausuak ere zehaztu dituzte. Kulturaten elkartu diren kaltetutakoek euren ekarpenak egin dituzte.

Fagor Etxetresnetara egindako kapital-ekarpen sozial eta boluntarioen inguruko bilera izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak