Pentsioen murrizketen kontra mobilizatuko dira gaur erretiratuak

Leire Kortabarria 2013ko irailaren 12a

Gipuzkoako erretiratu guztiak deituta daude gaur 19:00etan kale-bilkurak egitera. Espainiako Gobernuak iragarri duen pentsio-sistemaren erreformaren aurka agertuko dira. Debagoienean ere hala egingo dute.

Pentsioak ukitzen dituenak ez du nire botorik izango delako leloa proposatu du Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak, eta Arrasaten, behintzat, lelo horrekin irtengo dira erretiratuak. Euskaraz eta espainolez erakutsiko dute pankartan.

Elkarteko presidenteak, Jose Rivierek esan digunez, ohar hori gobernu guztiendako da: "Dela udal hauteskundeetan, batzar nagusietakoetan, Euskadiko hauteskundeetan zein Madrilgo gobernurako hauteskundeetan, pentsioak ukituko dituen alderdiek ez dute gure botorik izango. Hori da, behintzat, guk proposatzen duguna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak