Giza kate erraldoia, independentziaren alde

Goiatz Arana Begiristain 2013ko ira. 12a, 10:52

Kataluniako Biltzar Nazionalak deituta, 400 kilometroko ilara osatu zuten 1.600.000 lagunek atzo, irailak 11, Diada egunez; Katalunia iparraldetik hegoaldera gurutzatu zuten, independentzia aldarrikatzeko. Aurreikuspen guztiak gainditu zituen ekinaldiak. Hori (hori eta gorri) kolorea izan zen nagusi, esteladekin batera, eta kolore eta ikur horiek hartu dituzte gaurko egunkarietako azal nagusiak ere. 'Presa dago', 'Irmo' edota 'Gainezka' moduko titularrak aukeratu dituzte Kataluniako egunkariek; eta gai hori bera ekarri dute lehen lerrora gureko hedabideek ere, 'Berria'k, kasu. TV3 Kataluniako telebista publikoak, bere aldetik, hamaika bideo zintzilikatu ditu bere webgunean Irailaren 11ri eskainitako tarte berezian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak