Euskarari emateko, Debagoieneko udal euskaltegiak

Imanol Gallego 2013ko ira. 10a, 21:41

Bailarako udal euskaltegiek aurtengo ikasturteko euskara eskaintza aurkeztu dute. Hezkuntza eskaintza zabal baten bidez, jende guztia euskal mundura erakarri nahi dute.

Emaiozu euskarari leloa izan da 2013-2014 ikasturterako aukeratu dutena eta return botoiak lagunduta ekintza bat hastearen kontzeptua adierazten du. Kanpaina zuzena da eta ahalik eta jende gehien erakartzeko sortu dute. Prentsaurrekoan azpimarratu duten moduan "euskara ikasteak ez dauka beste zailtasunik, ikasi gura izatea baino. 

Eskaintza anitzagoa

Iazko irailean euskalduntze-alfabetatzearen arloa aurreikuspen ezkorrei buelta eman ostean, aurten ikastaro gehiago eskainiko dituzte euskaltegiek. "Jendeak erantzuten duen heinean" euskalduntzearen maila guztiak emango dira euskaltegi guztietan. Aurten gainera, langabe eta lan-jardun murrizketa duten herritar kopurua ikusita, hauek euskara gerturatzeko ikastaro trinko gehiago emango dituzte.

Debagoienako udalek euskarazko hezkuntzarekin duten konpromisoa berretsi dute, eta krisiak poltsikoak astindu dituen garai honetan, murrizketek ikasleengan eraginik izan ez dezaten lan egingo dute. Horrez gain, gizarteko kolektibo kaltetuenek (langabe, ikasle, jubilatu edo pentsiodunek diru laguntza) bereziak izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak