Bi gidariak zauriturik daude, hala ere, Ertzaintzak esan duenaren arabera ez daude egoera larrian. Momentu honetan biak Arrasateko ospitalean daude.
Trafikoa bi ordu luzez etenda egon da, eta ordu biak inguruan Antzuolatik Bergarara norabidea minutu batzuez zabaldu dute. Momentu honetan ordea, berriz ere itxi dute trafikoa, garabiak kamioiak kendu eta errepidea guztiz garbitu bitartean.
Esan bezala, auto ilara luzeak egon dira errepidea garbitu eta zaurituak ospitalera eraman bitartean. Momentu honetan baina, egoera hobea izan arren Bergara eta Antzuola arteko trafikoak moztuta jarraitzen du.