Zergen erreforma eta beste helburu asko adostu dituzte EAJk eta PSE-EEk

Leire Kortabarria 2013ko ira. 9a, 17:54

EAJ eta PSE-EE alderdiak Eusko Legebiltzarrean bildu dira gaur goizean, asteburu osoa negoziatzen eman eta gero. Azkenean, "Herri Akordioak lortzeko Oinarriak" izeneko testua aurkeztu dute. Besteak beste, zerga-erreforma sakona eta ekonomia produktiboan inbertsioak ekarriko ditu akordio horrek. Pentsatzekoa da ere PSE-EEk 2014rako aurrekontuen alde bozkatuko duela eta Urkulluren proiektua onartuta geratuko dela.

Datorren astelehenean izenpetuko dute akordioa Patxi Lopezek, PSE-EEko idazkari orokorrak; EBBko buruak, Andoni Ortuzarrek; eta Iñigo Urkullu lehendakariak.

Besteak beste, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko plan bat adostu dute jeltzaleek eta sozialistek, 6.290 milioi eurokoa. Gainera, erreforma fiskalarekin eta iruzurraren aurkako borrokarekin 1.500 milioi euro gehiago lortuko dituztela aurreikusi dute. Egongo diren diru-sarreren erdia baino gehiago iruzurraren kontrako borrokan, ekonomia suspertzeko programen defizita handitzen, langabeziaren aurka egiten eta osasuna, hezkuntza eta gizarte laguntzak bere horretan, murrizketarik gabe uzten erabiliko dira.

Egileen esanetan, akordioak Euskadi "modernoago, solidarioago, iraunkorrago eta lehiakorragoa" egiten lagunduko du, eta ekonomia-jarduera, enplegua, euskal eredu soziala eta zerbitzu publikoak bultzatzen edo murrizketarik gabe edukitzen ere.

Erreforma fiskalari dagokionez, "tributazio-sistema errebisatu" egin dutela esan dute bi aldeek, "ekitatean" eta iruzurraren aurkako borrokan indarra eginez.

Lurralde Historikoen Legea errebisatu

Euskadiko erakundeen mapa erreformatu nahi dute ere EAJk eta PSE-EEk eta, azkenean, badirudi Lurralde Historikoen Legea berrikusiko dutela, datorren urtean udalen legea onartuko dutela eta Patxi Lopezek bere egunean egin zuen duplizitateen gaineko txostena osatuko dutela.

EAJ PSE EE Akordioa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak