UNED-Bergarako matrikulazio epea irekita dago

Iure Eizagirre 2013ko ira. 6a, 16:13

Egoitza Bergaran badu ere, matrikulazioa Madrilgo egoitzaren bitartez egin behar da, beraz, beharrezkoa da www.uned.es webgunea erregistratzea. Matrikulazio epea urriaren 16an amaituko da.

UNED-Bergarak, hezkuntza eskaintza zabala prestatu du hastear den ikasturterako. Europako Goi Mailako Heziketa Esparruko 26 gradu, 58 unibertsitate master eta 44 doktoretza programa emango ditu.

Eta bestelako eskaintza ere izango du: etengabeko prestaketako 200 ikastaro, unibertsitate sarrerako 25 eta 45 urtetik gorakoendako klaseak, hizkuntza ikastaroak (euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana) eta diziplina anitzeko ikastaldiak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Bergarako San Martin plazako egoitzara joan, 943 769 033 telefono zenbakira deitu edo info@bergara.uned.es helbide elektronikora idatz daiteke

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak