Gero eta erabiltzaile gehiago Debagoieneko bidegorrian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko ira. 5a, 18:53

Eguraldia lagun, uda partean herritar askok erabili dute bidegorria. Aisialdirako izan, edo lanera joateko izan, herritarrek bidegorrian aurrera eta atzera ibiltzeko ohitura hartu dute. Maiatzean inauguratu zuten Oñati eta Arrasate arteko zatia, eta bistan denez arrakasta izan du.

Maiatzaren 19an inauguratu zuten Oñati eta Arrasate arteko bidegorri zatia. Modu horretan, Bergara, Oñati eta Arrasate lotuta geratu dira, bai oinez edo baita bizikletan ibiltzeko moduan ere.

Oinez, bizikletan eta patinekin

Eguraldi onarekin batera, bidegorriaren erabiltzaileak kalera irten dira. Oinez, bizikletan eta baita patinekin ere. Jendea aurrera eta atzera ibiltzen da. Aisialdirako erabiltzen dute gehienek bidegorria, baina lanera bizikletan joaten direnak ere badaude, batez ere uda parte honetan.

Gerizpe askoko zatiak

Elorregitik Arrasatera arteko zatia gerizpe askokoa da, eta horregatik erabiltzaile asko izaten ditu. Gainera, bidegorria argiztatuta dago. Bergara aldera doan zatia, ordea, ondo asfaltatu barik eta margotu barik dago.

Arauak errespetatu behar dira

Oinezkoak, bizikletak eta txakurrak bide berean ibiltzeak, arazoak ere sortzen ditu. Askotan arauak ez direla errespetatzen azaldu digu erabiltzaile batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak