Copreci mundu mailako lider da etxetresnendako gasa erregulatzeko osagaien ekoizpenean eta Orkli segurtasun termoelektrikoko sistemetan. Oronak Europaok lidertza du igogailu osoak ekoizteko gaitasunean. Fagor lehena da Espainian lapiko eta etxeko ur beroaren sektorean eta Danobat, aldiz, makina-erramintan.
Gizarte Ekonomiako Enpresa Esanguratsuen iazko zerrenda ere egin du CEPESek eta horretan ere lehena da Mondragon Taldea.