Arrasate Hiria eta Agirreren omenezkoa, zapatuan

Xabier Urtzelai 2013ko ira. 5a, 13:55

Liga ondo prestatzeko bidean, oraingo asteburuan lagunarteko bi torneo jokatuko dituzte Debagoienean, biak zapatuan. Batetik, Arrasate Hiria jokatuko dute Mojategin, eta bestetik, Jose Luis Agirreren omenezkoa Azkoagainen.

Arrasate Hiriari dagokionez, Aretxabaleta eta Bergara gonbidatu ditu Mondrak zapatuan Arrasate Hiria torneoa jokatzeko. Hiruko torneoa 16:00etan hasiko dute (Bergara-UDA), eta 17:00etan jokatuko dute Mondrak eta Bergarak. Azkenengo partidua, Mondrak eta UDAk jokatuko dute.

Bestalde, Mondraren 100. urteurrena dela-eta, klubak bazkaria antolatu du irailaren 21erako, eta lehenengo taldean jokatu izan duten jokalariak eta zuzendaritzan egon direnak daude gonbidatuta. Irailaren 15a da izena emateko azken eguna (35 euro ordaindu behar dira 3035 0001 51 0010126293 kontu korrontean).

Jose Luis Agirreren omenez 

Azkoagainen, berriz, Jose Luis Agirreren omenezko lagunartekoa jokatuko dute zapatuan baita ere (17:00) Bizkaiko Erandio taldearen kontra. Hala, Aloñaren aurkezpena ere egiteko aprobetxatuko dute hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak