Ordua da Antxintxika krosa prestatzen hasteko

Xabier Urtzelai 2013ko ira. 6a, 14:00

Antxintxika Triatloi Taldekoek azaroaren 2a aukeratu dute aurtengo krosa antolatzeko, eta egun horretako lasterketara begira (10.000 metro) gogorarazi dute dagoeneko komeni dela poliki-poliki entrenatzen hastea.

Aurreko edizioekin alderatuta, antolatzaileek aurreratu dute ez dela aldaketa nabarmenik izango. Nagusien lasterketa Soraluzen hasiko dute, baina lehenago gaztetxoen probak egingo dituzte Bergarako kaleetan bertan. Ibilbideari dagokionez ere, iazkoa izango da, eta gurpildun aulkian dabiltzanek eta patinatzaileek ere lasterketan parte hartu ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak