1.500 euro batu guran, pobreziaren kontra erabili eta 100 kilometroko proba egiteko

Julen Iriondo 2013ko ira. 4a, 22:00

Bergara eta Antzuolako lau lagunek 100 kilometroko lasterketa egingo dute datorren apirilean Gironan. Intermon Oxfam GKEak antolatzen du, eta 1.500 euro batu behar dituzte lauko talde bakoitzak parte hartu ahal izateko. Kamisetak eta zozketarako txartelak jarri dituzte salgai Bergarako Deportivon.

Jon Ander Garitano, Juantxo Aranes eta Jesus Mari Iglesias bergararrek eta Gorka Manso antzuolarrak Intermon Oxfam Gobernuz Kanpoko Erakundearen Trailwalker lasterketan hartu nahi dute parte, Gironan, 2014ko apirilean.

100 kilometroko lasterketa da, baina ez da distantzia bertan egoteko zailtasun bakarra. Izan ere, Intermonek pobreziari aurre egiteko 400 egitasmo ditu munduko 40 herrialdetan, eta horietara bideratuko diren 1.500 euro lortu beharko ditu lauko talde bakoitzak lasterketan parte hartu ahal izateko.

Diru hori batzeko kamisetak jarri dituzte salgai Deportivo tabernan, eta zozketarako txartelak ere jarriko dituzte laster.

Munduan zehar gisako beste 15 lasterketa ere egiten ditu Intermonek, eta denera 70 milioi euro dituzte pobreziaren aurkako borrokara bideratuak 1981ean lehenengoa egin zenetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak